Azterketa
Mercatec-en Zerbitzu Estrategikoak
Marketin estrategiak
Zure erakunderako balio bereizgarria duen proposamena diseinatzen lagunduko dizugu:
- Segmentazio estrategikoa eta operatiboa.
- Egungo bezeroen eta bezero izan daitezkeenen beharrak sakon ezagutzea.
- Markaren eta brandingaren posizionamendu eta irudi azterketak.
- Bezeroen fidelizazioa eta gogobetetzea.
- Produktuen, zerbitzuen, ontzien, kanpainen eta komunikazio elementuen aurreko eta ondorengo testak.
- Mixa optimizatzeko azterketak.

Berrikuntza estrategiak
Egungo bezeroen eta bezero izan daitezkeenen ikuspegia txertatuko dugu zure diseinu berrietan, garapenetan eta produktu eta/edo zerbitzuen balizko merkaturatzeetan:
- Negozio aukerak sortzen dituzten beharrak antzematea. Zerbitzu berriak eta negozio-eredu berriak sartzea.
- Merkaturatzeak bideratzeko kontzeptuen testa edo produktuen edo zerbitzuen testa.
- Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko une egokia neurtzea.
- Merkatura ateratzea edo time to market-a bizkortzen lagunduko dizugu.

Merkatu estrategiak
Hasieratik amaierara ematen diogu euskarri merkatu estrategiari, funtsezko parametroetan sakonduz:
- Merkatuen dimentsioa eta ezaugarriak.
- Merkatuen erakargarritasunaren diagnostikoa, ekintzak lehenetsi eta planifikatu ahal izateko.
- Lehiakideen azterketa eta lehiarako posizionamendua.
- Nazioartekotze estrategiak.